top of page

Athleticek, Albaceteren aurkako garaipena errepikatzearen bila

  • 11 ene 2017
  • 1 min de lectura

Athletic-ek denboraldia primeran hasi zuen Fundación Albacete-ren aurka 2-0 irabazten. Igande honetan, Joseba Aguirreren jokalariak emaitza errepikatzea bilatuko dute.


Lezamako zelaia eraikuntza lanetan zegoela, taldea Sondikan jokatu izan behar zuen. Zurigorriak 62. minutuan aurreratu ziren markagailuan Eunate-ren golarekin. Athletic-ren ezkerreko hegala dezente ondo ibili zen partidu horretan eta Morazak eta Eunatek arrisku larrietan jarri zuten aurkaria. Handik ere bai heldu zen bigarren gola 82. minutuan: Morazak jokaldi pertsonal baten ondoren, pase ederra eman zion Yulemari, eta hau oparitu zion gola Lucia Garciari. Azkenean hiru puntuak Bilbon geratu ziren nahiz eta partidua batere erraza ez izan.

 
 
 

Comentarios


bottom of page